Industria arloko proiektuen garapena
PROMECAD enpresa Sondikan aurkitzen da,; 2004. urtetik ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen ditu industria arloko proiektuak garatzeko.
Goi mailako profesionalen talde batekin kontatzen dugu, bere jarduera dinamikoagatik eta malguarengatik bereizten dena, betiere bezeroarekin ohiko harreman zuzena bultzatuz eta haien behar zehatzak asetzeko irtenbideak emateko eskuragarritasuna zainduz.
Horretarako, beharrezko baliabide teknikoekin eta informatikoekin erabat ekipatutako bulegoak ditugu, gure bezeroen beharrak azkartasunez eta eraginkortasunez asetzeko oinarrizkoak izaten direnak.
Gure taldearen jarduera eremu nagusiak ingeniaritza mekanikoa, siderurgia, automozioa, neurriko makineria eta galdaragintzaizan dira. Horietan, gure talde teknikoa esperientzia metatuz joan da, sektore horietako enpresekin proiektu ugaritan kolaboratu izateagatik.
Profesionalen bidezko zerbitzua
Gure profesional guztiek, tituludunak izanik, industria arloko lanetan urtetako esperientziarekin kontatzen dute. PROMECAD enpresan badakigu gure Bezeroen asetasuna dela egunez egun geure burua garatuz joatea eta eskaintzen dugun zerbitzuetako bakoitza hobetuz joatea ahalbidetzen diguna.
PROMECAD enpresan prestakuntza iraunkorra zaintzen dugu,ahalik eta zerbitzurik onena jasotzen duzula bermatzeko asmoz. Programarik aurreratuenak eta azkeneko teknologiak erabiltzen ditugu, horrela sektore honetan abangoardian egotea eta Bizkaiko erreferentziazko enpresa izatea lortuz.
Gu ezagutzeko eta diseinatu ditugun lanak ikusteko, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu eta zuzeneko arreta emango dizugu, irtenbiderik aurreratuenak hauta ditzazun laguntzeko.