Xehetasunaren diseinua eta ingeniaritza
Departamentu teknikoak, bezeroak adierazitako irizpideak kontuan hartuta, lehenengo zirriborroen elaborazioari ekiten dio, aukera ezberdinak eskaintzea zainduz, zein irtenbiderik eraginkorrena eta merkeena lortzera bideratuko diren.
Jarraian, xehetasunaren diseinuari ekingo diogu, dagozkion piezen kopurua murriztea eta fabrikazioan zein muntaketan sinpletasuna lortzea bilatuz.
Amaitzeko, fabrikazio dokumentazioan zentratzen gara, eraikuntza planoak, multzoari dagozkionak, material zerrendak eta muntaketa instrukzioak barne hartuz. Dokumentazio gestoreekin lan egiten ohituta gaude, beraz, zuek horietako erabiltzaileak bazarete ez da eragozpena izango guretzat.
Birdiseinuak
Jadanik garatutako proiektu batekin lan egiten dugunean, indarrean dauden planteamenduak optimizatu egiten ditugu eta batez ere, irtenbide berriak aurkezten ditugu, diziplina anitzeko talde bat garelako.
Egundaino askotariko proiektuetan parte hartu izateak gure profesionaltasuna hedatzeko bidea eman digu, zuretzat ideia berrien ekarpena egiteko orduan aliatu onena izatera helduz.
Delineazioa
Proiektu berri baterako bertako teknikarien laguntza behar baduzu, oraindik fabrikazio edo muntaketa planoak egitea falta direlako, gure instalaziotatik egin ditzakegu. Horrela, zure bezeroarekiko konpromisoak baldintzatu gabe, baliabide horiek guztiak hurrengo proiektuak ebazteko erabili ahal izango dituzu.
Bestalde, konturatzen gara enpresa ugaritan hasieranarbela erabili zela eta jarraian ordenagailua. Antzinako dokumentazioaren metaketak espazio arazoak eragiten ditu eta hondatzeko edo desagertzeko arriskuan dago. Guk lagundu ahal dizugu dokumentu zahar horiek formatu elektronikoa bihurtzeko. Erabilgarri badituzu baina egungo zure 3D sistemarekin bateragarria izaten ez badira, halaber lagundu ahal zaitugu.
Outsourcing
Alditan departamentuan baliabide gehiago izango dituzu erabilgarri, uneko proiektuak ebazteko aukera onenak izanik. Guk teknikari bat eskaini ahal dizugu behar duzun eperako, hasieratik lanean hasteko hardwarea eta softwarea erabili ahal izanik. Soilik toki bat prestatu behar diozu, gainerakoa gure kontu.
Itsasgarriak
3D Inprimaketa
Binilo itsasgarri bat erantsi nahi baduzu, zure logotipoarekin edo bestelako marrazki edo testu batekin, plotter moldea daukagu erabilgarri.
Zure diseinuen prototipo bat eratu ahal dugu, zeuk sortutako 3D diseinua abiapuntutzat hartuta.